GAZTE SORTZAILEAK BEKA 2019
17 eta 35 urte bitarteko gazte arabarra bazara eta sormena pil-pilean badaukazu, hau da zure aukera zure lana ezagutzera emateko. Gainera beka ekonomikoa eta aholkularitza profesionala irabaz ditzakezu.
Abian da Gasteizko Udalaren "Gazte Sortzaileak BEKA"
Zer eskatzen da:
- Ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea.
- Izan daiteke antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…
- Ahozkotasunarekin estu-estu lotua.
- Euskaraz.
- Bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke.
Nolako proiektua izan daiteke?
- Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan.
- Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan.
- Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz.
- Formatu txikikoak hobetsiko dira.
Zer eskaintzen da?
- Proiektua gauzatzeko 4.000 € arteko beka.
- Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera.
- Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera.
- Zure lanaren zabalkundea Araban.
Nork eska dezake?
17 eta 35 urte bitartekoek
- 1. kategoria: 17-24 urte
- 2. kategoria: 25-35 urte
- 3. kategoria: 16-30 urte (sorkuntza arlo ezberdinetako proiektuak)
Non eta noiz aurkeztu?
2019ko uztailaren 2a baino lehen Udalaren Erregistro Nagusian, edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Horrez gain, aintzat hartuko da 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa.
Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Kontuz!!!! Horretarako azken eguna ekainaren 28a izango da.
Info +: Gasteizko Udalaren web gunean
Gazte Sortzaileak Beka 2019. Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz. BIDEOA