21. KORRIKA ARABAKO ERRIOXAN
Joan den asteartean, apirilaren 9an, pasatu zen Arabako Errioxako lurretatik Korrikaren 21. edizioa.
Arratsaldeko 15:00ak aldera sartu zen Arabako Errioxara Meanotik zetorren lasterketa herrikoia eta 19:15 aldera iritsi zen Bastidara, handik Urizaharrarako bidea hartzeko.
Jende andana batu zen euskararen aldeko zita honetara eta lekukoak eskurik esku bere ibilbidea egin zuen. Mahasti arteko kilometro zoragarriak egin zituen Korrikak gure lurraldetik. Euskarak Arabako Errioxan etorkizuna baduela ikusi ahal izan genuen haur eta gazte askok erakutsi baitzuten euskararekiko duten konpromisoa, baita guraso eta pertsona helduek ere. Haiek dira gaztetxoen eredu eta haien ahalegin eta esfortzuarekin lortu dute Arabako Errioxan euskara bizirik mantentzea.
Hunkigarria izan zen hainbeste jende batu izana tipi tapa tipi tapa korrika egitera! Pozgarria da denok bat egitea helburu berdin batekin.
Mila esker eta zorionak bidean zaudeten guztioi: musikari, nekazari (traktore eta guztia), ardogile, irakasle, ikasle, guraso, kirolari, dantzari, suhiltzaile, langile, gazte eta ez hain gazteei. Eta eskerrik asko batez ere, hilabeteak lanean egon zareten pertsona guztiei, Korrikaren atzean lan handia dago eta zuek gabe ez litzateke posible izango. Mila esker!
Korrika etorri eta joan egiten da, baina euskarak 365 egun ditu. Jarrai dezagun euskararen alde eta euskaraz egiten! Animo eta bejondeizuela!
Gora zuek eta gora Arabako Errioxa euskaldun eta euskaltzalea.
Irudi ederrak utzi zizkigun Korrikak! Flickr bilduma honetan topatuko dituzue guztiak kilometroz kilometro.
Goza ezazue une horiek bergogoratuz!
Eta ez ahaztu igandean Gasteizera joateko autobusa antolatu dutela Arabako Errioxako Mintzalagunek. Oraindik garaiz zaudete izena emateko. Kartela