25 -032019
Argazki galeria: BASABERE BASERRI-ESKOLAN IZAN ZIREN GURASOLAGUNAK
Joan den igandean Nafarroara txangoa egin zuten Guardiako Gurasolagun taldeak antolatuta hainbat haur eta gurasok. Lezaunen dagoen baserri-eskolan bisita gidatua egin zuten. Animaliak ezagutu, zaindu eta jaten emateko aukera ere izan zuten.
Egunari amaiera borobila emateko denok elkarrekin bazkaldu zuten eta jolasean ibili ziren.
Primeran pasa zuten!! Argazkiak ikusi besterik ez dago!