Mintzalaguneko taldeak - Grupos de mintzalagun

Euskara praktikatu nahi? Lagun berriak egin? Euskara ikasten ari denari lagundu? Aukera paregabea duzu MINTZALAGUN proiektuarekin. Hementxe dituzu mintzalagunen taldeak. Oraindik garaiz zabiltza!

¿Conoces a alguien que quiera practicar euskera o ayudar a alguien a que lo practique? En caso afirmativo, hazle llegar este mensaje. El proyecto MINTZALAGUN de Rioja Alavesa tiene un amplio abanico de posibilidades para practicar euskera y hacer nuevos amigos y amigas. Aquí están los grupos. ¡Todavía estás a tiempo!

Mintzalaguna 2016 Arabako Errioxan

Kaixo, euskaltzale! Euskaraz hitz egin nahi? “Zurekin hitz egin nahi dut”  lelopean hasi zitzaigun urrian aurtengo mintza praktika egitasmoa Arabako Errioxan eta Euskal Herri osoan.

Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herrian antolatzen dituen ekimen honetan, Arabako Errioxan Ttiki-ttaka euskara elkartearen laguntzaz, 6.000 lagun inguru hasiak dira beren inguruan astean ordubeteko konpromisoz euskaraz hitz egiteko txokoak betetzen. Araban 1.000 lagun eta gure eskualdean 30 lagun gaude 9 taldetan banatuta, mintzalagunean parte hartzeak dituen abantailez (beherapenak Argia, Gaztetxulo eta Berria egunkarietan; ekintza osagarrien eskeintza oparoa; barnetegiak; e.a) gozatuz.

Talde bakoitzean gutxienez euskara ongi erabiltzen duen mintzalaguntzaile bat bada eta jakin haiek gabe ezin dugula taldea osatu; beraz, eta aukera aprobetxatuz, eskerrak eman nahi genizkieke.

Mintzalaguntzaileak beharrezkoak eta behar ditugu

Mintzalaguntzaile izan nahi duen orori  eta oraindik ekimenean parte hartu ez duen horri gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahiko genioke.

Eta erabilera landu nahi duenak, zer?

Mintzalagun izan nahi duenak badu aukera Arabako Errioxan eta honako ordutegietan daude banatuak eskualde guzian. Lotsa galdu, akatsek ez dutelako euskaltegirako eta azterketetarako besterik balio, eta inor ez delako akatsik egin gabe euskaltzain eta hizkuntzak hiztunak behar dituelako.

Mintzalaguna egiteko aukerak gure eskualdean

  • BASTIDA.  Ostegunetan “Bola leku” tabernan 15:30etan

  • SAMANIEGO. Ostegunetan 20:00etan “Luzu” tabernan. Tarteka Lezara joango dira Samaniegoko mintzalagunak.

  • ESKUERNAGA. Ostiraletan pintxo potea 20:00etan, plazan, “Kokar” taberna.

  • BIASTERI. Ostegunetan 16:30etan harresiko txokolategian.

  • OION.

Oion I. Ostiraletan pintxo potea 20:00etan

Oion II. Ostegunetan 20:00etan “Adonix” tabernan.

  • BILAR. Asteartetan Ikastolako 2. solairuan 19:30etan.

  • ELTZIEGO. Ostegunetan pintxo potea 19:30etan “Gure” tabernan.

  • LOGROÑO. Astearte arratsaldetan 19:00etan “En bocca” tabernan.

Animatu eta parte hartu eta itxegin...baina hitz egin

HARREMANETARAKO:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Inprimatu